Natura

Debagoienak milaka aukera eskaintzen dizkigu naturaz gozatzeko; Gipuzkoako barnealdean mendi tontorrez josita dago. Gainera, Aizkorri-Aratz Parke Naturala, Debagoeineko Oñati, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz-Gatzaga udalerrietan zabaltzen da.

Galtzeko arriskurik gabe ibili gaitezke balizatutako ibilbide sarean aurkituko ditugun Mendi Ibilbide motzak (PR), Mendi Ibilbide luzeak (GR), Ibilbide lokalak (SL) eta guztiontzako aproposak diren Pasealeku Irisgarriak; baina nahiago badugu, naturaz gozatzeaz bat Debagoieneko historiaren zati bat ezagutu, oinez, bizikletaz edo patinez ibili gaitezke garai batean Vasco-Navarro Bide berdea trenbidea zioan bidetik; Loiolako Ignaziok egindako Ignaziotar Bidea (GR 120) jarraitu dezakegu oinez edo antzinagora bidaiatu nahi badugu, Arrikrutz kobetara gerturatu gaitezke.

Ibilbide homologatuez gain, Arrasateko udalak beste ibilbide batzuk ere proposatzen ditu.

Bestalde, naturak beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu, besteak beste, eskalada egiteko hiru gune daude Debagoienean, turismo aktibo aukera ezberdinak eta lasterketa egutegi zabala.

Zortzi udalerri… hamaika aukera!

Zer egin: Debagoienean (57)