Mendi ibilbide luze hau Mutrikutik Arantzazura doa, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko mugatik. Izena hortik dator, Itsaoa Gipuzkoa hegoaldearekin lotzen duelako: bizkarrez bizkar.

Gure eskualdetik azken 3 etapa pasatzen dira.

Eibartik Udalara doan etapa honek 21,3 Kmko distantzia du eta 7 ordu eta 50 minutuko iraupena aurreikusten da.

Mide: 1 – 2 – 2 – 4

Udalatik Leintz Gatzagara doan etapa honek 26,5 km dauzka eta 9 ordu eta 25 minutuko iraupena aurreikusten da.

Mide: 1 – 2 – 2 – 4

Leintz Gatzagatik Arantzazura doan etapa honek 26,7 km dauzka eta 10 ordu eta 26 minutuko iraupena aurreikusten da.

Mide: 1 – 2 – 2 – 5