Arantzazu toki ondo ezaguna den arren, hainbat sekretu eta txoko gordetzen ditu. Ibilbide honetan batzuk ezagutuko ditugu, ikusteko nola zeharka daitezkeen santutegiaren inguruak. Bide batez, turismo-gidek erakusten ez dizkiguten ikuspegietatik ikusi ahal izango dugu Arantzazuko mendialdea baita Arriona eta Bellotzako saroiak ere.
- Iturrigorriko futbol zelaia: Aldapa eta bidexka artean aurkitzen diren sakan ezagunenetako bat da, bertan frantziskotarrak futbolean aritzen ziren.
- Iturrigorriko basoa: Gipuzkoako Foru Aldundiak ikerketarako erabiltzen du baso hau, daukan biodibertsitate aberastasunagatik.
- Arrionako saroia:Inguruko pagadien ikuspegi bikaina eskaintzen digu sakan txiki honek. Arreta jarriz gero saroi honen haustarria edo mugarria ikusi ahal izango dugu.
- Bellotzeko saroia: Aspaldiko saroia da hau, beste asko bezala, zirkularra. Bellotzan ere adierazgarria da erdian daukan haustarria.