Ibilbide zirkular hau Murugainera doa, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez dragoiak buztanaz egindako mandobidetik. Gailurrean daude Burdin Aroko herrixka baten aztarnak eta gerra zibileko lubakiak. Gozatu daiteke ere inguruko mendien eta herrien panoramikaz.

Murugain (776 m): gailurrean, Arrasate eta Aramaio herrien artean kokatua, kondairak dioenez, dragoi bat bizi zen, Arrasateko herritarrak beldurtzen zituena. Gailurretik inguruko herrien eta mendien ikuspegi ederra dago.
Burdin Aroko herrixka: badirudi herrixkaren okupazioa gertatu zela Burdin Aro Betean, Araba eta Gipuzkoako mugan eta Murugaingo tontorretik gertu. Kokatuta dagoen tokia estrategikoki ona izateaz gain, leku aproposa da Burdin Aroko ekonomia aurrera eramateko. Herrixka harresitua dago, trapezio forman. Kareharrizko harri landu bakoak daude lur eremuko lapiazaren gainean egokituta eta mailakatuta, eustorma moduan. Aurkitu diren arrastoen artean daude: zeramikak (eskuz egindako 251 zati), hareharrian landutako leungailuak, eskuko errota baten zati bat eta erretako lur edo adobe puskak. Aztarnategi honek berezitasun propioa dauka, gerra zibilean harresia erabili zelako trintxera moduan; horrek kalteak ekarri zizkion.
Espainiako Gerra Zibileko lubakiak: tontorretik gertu ikusi daitezke gerra zibileko lubakien arrastoak. Horien babesean Dragoien batailoiak tiro egiten zien Molaren tropei. Errepublikaren defentsan gudariak Murugainen egon ziren 1936ko azarotik 37ko martxoaren 31ko erasora arte.
Artadi kantauriarra (Quercus ilex): klima mediterraneoari lotutako basoa itxia dugu, gorde dena gainazaleko lurzoruetako eremuetan. Horri lotuta daude klima mediterraneoko espezie tipikoak, adibidez endalaharra (Smilax aspera).