Arantzazutik Urbiarako tartea bertakoen artean ibilbide aski ezaguna den arren, asko dira bidean aurki daitezkeen altxorrak. Mendi eta baso artean, paisaia benetan ederrak ikus daitezke, hala neguan, nola udan. Gizakiaren historiaren aro ugari lotzen ditu xendak, historiaurreko tumuluetatik hasi eta XX. mendeko arte modernoraino.
- Pagadia: Aizkorri-Aratz parkeko faunaren eta floraren erakusgarri nagusiak, pagadiak bereziki, behatzeko ibilbide ezin hobea da hau.
- Urbia: Paisaia ikusgarria dago nonahi begiratuta ere. Arantzazutik igota, lizarrez osatutako pasabide batetik, hango bentan mokadua egitea ezinbestekoa da.
- Mallako inguruak: Zuhaitz artean dago Mallako tumulua, lasaitasunerako eta hausnarketarako toki aproposa. Presa gabe joan behar da hara, geldialdi bat egiteko.
- Duruko txabolak: Artzain ofizioaren eguneroko bizitza bertatik bertara ikusteko pausalekua da artaldeek eta txabolek osatzen duten Duruko saroia.