Nekez joan ahal izango da bizikletaz. Premia izanez gero, dena den, Oñatiko errepidetik joan daiteke Arantzazura.
Etapa zorrotza da; batik bat, neguan. Elurra eginez gero, komenigarria da Biozkoniako mendatea ez zeharkatzea.
Zumarragako tren geltokian hasiko da etapa, eta aurreneko kilometroetan, trenbide albotik joango gara. Behin Legazpi igarota, Mirandaolako parkera iritsiko gara, historikoki izan zuen ola jardueragatik ezaguna. Handik, Telleriartera joko dugu. Brinkola zeharkatu, eta Barrendiolako urtegira iritsiko gara. Hantxe hasiko da etaparen zatirik gogorrena.
Hortik aurrera, GR 120 ibilbidearen markei jarraituko diegu, harik eta Biozkonia mendatera eta Arriurdin mendira (1.273 m) iritsi arte. GRaren markei jarraituta, etapak maldan behera egingo du Arantzazuko Santutegira arte.
Irteera: Zumarragako plaza
Helmuga: Arantzazuko Santutegia
Distantzia: 18,9km
Desnibela: +873m
Iraupena: 6 ordu eta 30 minutu
Deskargatu: HEMEN
Zumarragako plaza, Legazpi, Mirandaolako parkea, Brinkola eta Arantzazu Santutegia.
Ikusi ezazu HEMEN