6 etapatan banatzen den ibilbide hau biribila da. Gure eskualdetik 4. eta 5. etapak pasatzen dira, hau da ibilbide osoa:

Deskargak: gr-283-gaztaren-ibilbidea-osoa.kml

Informazio gehiago: www.gipuzkoamendizmendi.net eta www.rutadelquesoidiazabal.com

Mirandaola – Arantzazu

Antzinako siderurgiaren sinboloa da Mirandaola, duela urte batzuk berritu eta martxan dagoen burdinola. Aukera izanez gero, urteko igande gehienetan, olagizonak lanean ikustea oso  gomendagarria da. Handik abiatuta, bertako beste ofizio garrantzitsu baten egoitza garrantzitsua dugu bidean, Artzaintzaren Ekomuseoa, Telleriarte auzoan. Museotik aurrera eginda, Brinkola pasa eta Barrendiolako urtegia inguratuta, benetako artzain-txabolak daude Jandoainen. Biozkornako lepora iristen garenean erdietsiko dugu bideko punturik garaiena. Mallara, behealdera jaitsita tumulu batek eta han bazkatzen duten zaldiek osatutako paisaia ederra erreparatuko dugu. Duruko txabolak pasata, Arantzazun gaude.

Irteera-puntua: Mirandaola

Helduera-puntua: Arantzazu

Distantzia: 12 km.

Denbora: 4 ordu eta 45 minutu

Malda: +864/-566 m.

Google earth: gr-283-mirandaola-arantzazu.kml

MIDE: etapa_Mirandaola-Arantzazu-web.jpg

Deskribapena: etapa_Mirandaola-Arantzazu-web.pdf

 

Arantzazu – Etxegarate

Euskal Herriak XX. mendeko artearen abangoardiei egindako ekarpena gorpuzten du Arantzazuk, eta kulturgintzaren gune garrantzitsua da. Euskara Batuaren abiapuntua izan zen, eta 5. etapa honena ere bada. Arantzazutik Urbiako zelaietara goaz. Hango megalitoek eta txabolek adierazten dute aspalditik bizi izan dela gizakia han. Indarrak hartzeko, hango bentan salda hartzea ideia oso ona izan liteke. Oltza ingurutik aurrera, San Adriango pasabidera iritsiko gara, Gaztelara joateko komunikazio-bide historikoa, erromatarren garaitik joan-etorri eta pasadizo ugari ikusi dituena. Aizkorri aldez alde gurutzatzen du.

Handik jarraituta, Añabasotik, Araba eta Gipuzkoa arteko mugara hurreratuko gara. Etxegarate dugu han, etaparen amaiera.

Irteera-puntua: Arantzazu

Helduera-puntua: Etxegarate

Distantzia: 20,7 km.

Denbora: 7 ordu eta 35 minutu

Malda: +1199/-1218 m.

Deskargak: gpsrako: gr-283-arantzazu-etxegarate.gpx

Google earth: gr-283-arantzazu-etxegarate.kml

MIDE: MIDE_Arantzazu-Etxegarate-web.jpg

Deskribapena: etapa_Arantzazu-Etxegarate-web.pdf