Karapaixoa Debagoiena eskualdean ama pontekoak bere besoetakoari garizuma  garaian (hausterre egunetik pazkoa igande arte) oparitzen duen opila edo ogi berezia da. Opari hau ezkontzen diren egun arte egiten da, orduan bere independentzia edota heldutasunera heldu dela uste baita.

Gaur egun, eskualdeko gozotegietan, karapaixo gozoak eta gaziak ere egiten dira eta Arrasaten Karapaixo eguna ospatzen da non, besteak beste, karapaixoa egiteko tailerra egiten den.

Zer egin: Debagoienean (5)