Ondarea

Debagoiena zeharkatzea artearen historian murgiltzea da, bere ondarearen aberastasunaz berehala ohartuko gara.

Alde batetik, Arantzazuko Santutegian, Oñatin, euskal arte garaikidearen eredu adierazgarrienetarikoaz topo egingo dugu. Bestetik, herriak bisitatzerakoan, eliza barruko artea mirestu, jauntxo eta kondairen garaia ezagutu eta monumentuak aurrez-aurre ikusteko aukera edukiko dugu.

Jai egun eta ospakizunak urte guztian zehar izaten dira, horregatik, jaiak herriz-herri ezagutzera gonbidatzen zaituztegu gure izaeraren adierazleak baitira.

Era berean, museoak eta interpretazio zentroak bisitatzeko aukera nonahi dago, modu horretan hainbat gaietan sakontzeko aukera izango dugu: erdi-aroa, gatzaren ustiapena, geologia, zientzia… beraz, horien guztien xehetasunak ezagutzeko, bisita gidatuen eskaera egitea gomendatzen dizuegu.

Debagoienean XVI. mendeko Ignaziotar lurraldera gerturatzeko aukera izango dugu. San Inazioren garaiko historia, paisaia, ondarea eta tradizioa bat egiten dute bertan.

Zer egin: Debagoienean (54)