Aizkorri-Arantz Parke Naturalean barneratuko gaituen etapa menditsu honi Leintz-Gatzagako herrian emango diogu hasiera. Gatz Museotik pasatu ondoren, Dorletako santutegiraino igoko gara, baina aldatsa ez da hor bukatuko, Makatzagain aldera inguratu arte, pagadi artean gora egin beharra dago eta. Handik Leizargarateko lepora helduk eta Deguriako zabalguneraino jarraituko dugu. Andarto mendiaren azpitik igaro eta Ugastegira iristean, Oñatiko Araotz auzoraino jaitsiko gara etapa burutzeko.