Euskal jaki ezagunenetako bat, dudarik gabe, gazta da. Debagoieneko paisaian larreak dira nagusi eta gazta ekoizpenerako baldintza egokiak aurkitzen dira. Horren eredu ditugu AMA TXO gaztandegia, Mendibitzu ekologikoa, Atxalde Gaztandegia edo Gomiztegi baserria. Baina ekoizleez gain, gaztaren mundua ezagutzera emateko 2016az geroztik Debagoieneko Artzain Eguna antolatzen da.