Elgeta San Roke kalearen inguruan zabaltzen da. Kale nagusian, Jasokunde Amaren parrokia (XVI. mendea), eta Mendizaleen plaza kokatzen dira.  Zuloagaren herririk maitagarriena izateaz gain, 1924an, (Federación Vasco-Navarra de Montaña) gaur egungo Euskal Mendizale Federazioa sortu zen bertan.

Elgeta paisai lilugarriez inguratuta dago. Asentsio atsedengunetik Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat mendi begiztatu daitezke beste inondik ez bezala. Oso gertu, Intxorta gaina kokatzen da, non gerra zibileko zenbait lubaki eta aztarna berrezkuratu diren oraintsu. Oinez egiteko ibilbideetan zehar ermita, baserri eta karobiak aurkituko ditugu eta Aixola ubidearen zakonean murgilduta, izen bereko urtegira helduko gara.

Web gune ofiziala: www.elgeta.eus