Erdi Aroko dokumentuetan jada, agertzen da Atxorrotx: Aitzorrotz, Aizçorroz edo Aitz Çorriz … eta bere izenak dioen bezala, gailur zorrotza da.

Eskoriatzako Bolibar elizatean dago, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean. Natur aberastasun eta paisaia aniztasun handia dago bertan. Hala ere, aipagarriena Atxorrotzeko gazteluaren gune arkeologikoa da, Eusko Jaurlaritzak 2012an monumentu izendatutakoa. Atxorrotxeko gazteluari buruzko lehenengo erreferentzia dokumentalak XII. mendekoak dira.

Azken urteotan egin diren indusketa arkeologikoek hainbat aztarna azaleratu dituzte: uraska bat, gotorlekuaren perimetroa eta erdi aroko beste elementu batzuk.  Atxorrotx tontorrera heltzen garenean panel bat aurkituko dugu non antzinako gazteluaren bilakaera esplikatzen den. Izan ere, gaur bertan Santa Krutz ermita aurkituko dugu bakarrik. Maiatzeko lehen igandean erromeria bat ospatzen da urtero eta ibilbide tematiko bat egiteko aukera dago “Enekoren gaztelua” deritzona. Eskoriatzatik Leintz Gatzagaraino doa, 7 km. eta erdi dira eta bi ordu eta 45 minutu ingurutan egin daiteke.