1986. urtearen bueltan, Udaletxean bertan zegoen lokal batean, Eskoriatzako Museo Eskola sortu zen Luis Ezeiza Herri Eskolan historia arloa lantzeko proiektu osagarri bezala. Beranduago, Udalak Ibarraundi jauregia erosi zuen eta 2005. urtean, ordura arte Eskoriatzako Museo Eskola izandakoa Ibarraundi museoa izatera pasatu zen.

Ibarraundi jauregia XV. mende erdialdekoa dela uste da, Erdi Aro bukaerakoa, Galartza familiarena. Garai hartan jauregi edo dorretxe izan bazen ere, XVIII. mendetik XXI. mendera arte baserri moduan erabili da.

Gaur egun, Eskoriatzako ondare historiko eta etnografikoa babestu, ikertu eta hedatzeaz gain, museoak bertako eta Leintz bailarako kulturaren adierazpen eta ikerketa gunea izan nahi du.

Ordutegia

Ekainaren 28tik uztailaren 1era: 12:00-14:00/18:00-20:00

Uztailaren 2tik 10era: 10:00-13:00/18:00-20:00

Uztailaren 11tik irailaren 30era: 10:00-13:00

Abuztuaren 12tik 16ra itxita (biak barne).

Gainontzeko orduetan aurrez eskatuta.

Prezioak

Helduak: 3€

Gazteak:

  • 7 urterarte: doan
  • 7-18 urte: 1,50€

6 pertsona edo gehiagoko taldea: %20ko hobaria

65 urtetik gorakoak: doan