Berrikuntza da museo berri honen ardatz nagusia, berrikuntza gizartean eraldaketa eragiteko motorra bezala.
Erakusketa geletan Bergarako Erret Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak erakusten dira: XVIII. eta XIX. mende bitartekoak. Era berean, fisika, kimika, geologia, giza anatomia eta zoologia arlokoak ulertzeko ikusentzunezko eta interaktiboak daude.
Erakusketa Errekalde jauregian kokatzen da eta bere ordutegia hau da:
Uztailaren 1etik irailaren 15era
- Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
- Igandeetan: 10:00-13:00
Irailaren 16tik ekainaren 30era
- Astelehen eta astearteetan itxita.
- Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
- Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00
- Igandeetan: 10:00-13:00