Arantzazuko Santutegiko basilika eta kripta egun osoan zehar daude zabalik, egunero (goizeko 9rak aldera zabaltzen dituzte frantziskotarrek ateak eta iluntzeko 8rak aldera isten dituzte) eta edozein momentutan bisitatu daitezke norbere kabuz.

Bestalde, turismo bulegotik bi bisita mota egiten dira:

ARANTZAZUKO SANTUTEGIko bisita (Azalpenak: Arantzazuko historia, basilikaren historia, Oteiza, Txillida…) gidatua.

“Oteiza Arantzazun”  bisita gidatua (Oteizaren lana bakarrik) egiteko aukera dago. Ezin dugu ahaztu Jorge Oteizak Arantzazuko Santutegiarekin izandako harremana eta baita ere, Arantzazuko Santutegiak izan zuen garrantzia bere bizitzan. Azken bisita hau egiteko aldez aurretik eskatu behar da.

Bisita gidatuen ordutegia:
Negua:
Larunbatak, igandeak, jai egunak eta zubietan:
10:30 (euskaraz)  12:30 (gazteleraz)
Uda (ekainak 1-irailak 30) eta Aste Santuan (martxoaren 27tik apirilaren 11ra):
Egunero: 10:30 (euskaraz), 12:30 (gazteleraz), 15:30 (euskaraz), 17:00 (gazteleraz)

Taldeentzat, ordutegi bereziak.

Gainontzeko egunetan, aurrez eskatuta.

OHARRA: erreserba egitea gomendatzen da.