XVII. mendean Bergara gure eskualdeko ekoizpen artistikoaren gune nabarmenena izango da; bai eraikin kopuruan eta baita lanen kalitatean ere.

Udaletxea, Lukas de Longa arkitekto gipuzkoarrak XVII. mende amaieran egindako proiektua da. Gipuzkoako udaletxeen ohiko egitura barrokoa jarraitzen du: aurreko aldean arkupe irekia, lehen solairuan balkoi luzea eta armarriak teilatu hegalaren azpian. XVIII. mendean eskuin aldean atal bat gehituz handitu zen.

Irizar jauregia eta lorategia garai berdinekoak dira. Eraikuntza nahiko soila da egitura eta, apaindura aldetik nabarmenena, Urrutia-Espilla familien armarri harlanduak dira. Bere lorategia Euskal Kultura Ondarearen Zerrendan EAE monumentu izendatuta dago, izan ere, errenazimendu estiloa jarraitzen du, garai horretan modan zegoen estilo horretako lorategiak egitea. Bitxia eta berezia da, ez galtzekoa.

Historikoki ere jauregi honek bere garrantzia du. Lehen Gerrate Karlistari amaiera eman zion Bake Ituna Bergaran berretsi zen 1839ko abuztuaren 31n eta ituna Irizar jauregian sinatu zen. Gaur, ekitaldi hura gogoratzeko oroigarria atondu du udalak bertan eta egunero bisitatzeko aukera dago.

Bergarako profilean deigarria den elementua Ariznoako San Pedro Parrokiaren kanpaidorrea da. Eraikuntza XV. mendearen azken hamarkadetan hasi eta 1620. urtera arte bitartean eraiki zen. Beranduago, dorre barrokoa, Jose Lizardi arkitektoak 1742an egin zuen.

Bergarako XVIII. mendea Peñafloridako kondeari eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen aginduz sortutako Erret Mintegiari lotuta dago. Ilustrazioaren korronteak, Bergara hezkuntza eta ikerketa zientifikoaren esparruan, XVIII. mendeko Europako gune garrantzitsuenetako bat bilakatu zuen. Real Seminario Patriotico Bascongadok Bergaran zuen Laboratorium Chemicum-ean isolatu zuten wolframioa Juan Jose eta Fausto Elhuyar anaiek. Garai hartako eraikuntzaren aztarnak galdu egin dira.

Erret Mintegiko fatxada, XIX. mendekoa da eta itxura erregular neoklasikoa dauka: 3 solairukoa, fatxadan apaindura klasikoen errepikapena ematen da eta teilatu hegala frontoi klasiko bateaz apurtuta dago.

Errekalde jauregia eta lorategia XIX. mendean ere eraiki zen. Peñaflorida kondeak egoitza bezala hartu zuen Mintegiko ikerketak jarraitzen zituen bitartean. Eraikuntza soila den arren XVI. mende aurreko eraikuntzaren aztarnak gordetzen ditu sotorako atean.  Nabarmenena barruko eskailera eta espazioaren egituraketa dira. Gaur egun turismo bulegoaren eta Laboratorium museoaren egoitza denez bisitatzeko aukera dago.

Lorategia garaiko lorategien itxura jarraitzen du. Landare eta zuhaitzak oso modu planifikatuan banatzen dira eta, era berean, ur sistema bat eratuta dago bertan.