Gipuzkoako elizate zaharrenetariko bat ezagutzea nahi badugu, Antzuolako Uzarraga elizateraino hurbildu beharko gara.

Uzarragako San Juan elizaren lehen aipamenak 1305 urtekoak izan arren, elizaren aztarna zaharrenak XIII. mendekoak dira. San Juan elizaren izendapena tenplarioekin erlazionatu izan da, horregatik, bailarako handiki askok elizate honen hilerrian lurperatzea hautazen zuten.

Elizaren barnean Jeronimo de Larrearen, Antxietaren jarraitzailea, XVII. mendeko erretaula dago. Garai berdineko marfilezko gurutzea ere elizan gordetzen da.

Elizate honek paisaia erakargarrietan murgiltzeko aukera eskaintzen du. Bertatik igarotzen diren bideak jarraituta, antzinako karobietara, armarridun baserrietara eta Santa Ageda ermitaraino eramango gaituzte.