Oñatiko plazara gerturatzen bagara, eskualdeko udaletxe ederrenetarikoekin topo egingo dugu. 1764an Martin de Carrerak eginda, garai honetako udaletxeen egitura jarraitzen du: 3 pisu frontoi handi bateaz apainduta eta barnean armarria. Aurrealdeko nabarmenena, rococo estiloan egindako apainketa finak.

Herri erdian Santa Marina Plaza aurkitzen da non XVIII. Mendeko 3 jauregi ikusgarri aurkitzen diren: Madinabeitia, Antia eta Baruena.

XX. mendeko arte garaikidearen eredu nabarmenena Arantzazuko Santutegian aurkitzen da. Oñatitik 9 kilometrotara kokatuta, Sainz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoek 1950-55 urte bitartean egindako proiektuaren fruitua da.

Beste aukera batzuk...