Dorletako Amaren Santutegia edo Gazteluko Andre Mariaren eliza.
Dorletako Andre Mariaren Santutegia, ur gaziko iturriaren inguruan garatutako bizimodua eta ekonomia babesteko erromatarrek eraikitako gazteluaren hondarretatik sortutakoa da. 1331. urtean hiribildua sortu zenean Santutegiak parrokia izaera galdu zuen, hiribilduan sortutako San Millan elizak hartu baitzuen haren lekua. Santiago bideko erromesen ostatu eta Errege bidetik Gaztela eta Frantziara zihoazenen ostatu bihurtu zen. Ospederiaren arduradunak bertako beatak izan ziren.
Garai batean, donazio ugari jaso zituen Santutegiak eta laguntza hauei esker berriztapen asko egin ziren. Donazio hauen artean El Grecoren koadro bat zegon, gaur egun Gotzaindegian aurkitzen da.
Gaur egun duen itxura XVII. mendekoa da. Hala eta guztiz, ertarokoak diren erliebeak gordetzen ditu. Urteetan zehar egindako aldaketen ondorioz, estilo ezberdinen nahasketa bat da.
Egungo imajina hasierakoa ez bada ere, XIII eta XIV mendeetako taila polikromatua da eta Ama eta Semea elkarri begira ageri ditu.
Erreserba egiteko: www.gatzmuseoa.com reservas@gatzmuseoa.com
Edo telefonoz: 943 71 47 92
1958ko urriaren 25ean Dorletako Ama koroatu zen Arlabanen. Arrasateko parroko eta artzapez zen Jose Luis Iñarrak egin zituen elizkizunak.
Dorletako Txirrindulari Batzordea sortu zen eta hauek izan ziren Dorletako ama txirrindularien zaindari izendatzea lortu zutenak. Lehenik eta behin Gatzagako parrokoari eta Donostiako apezpikuari adierazi zitzaien asmoa. Hauek onartu zutenean, Gipuzkoa eta Bizkaiko Txirrindulari batzordeei proposatu zitzaien eta hauek ekimena bultzatzea erabaki zuten.
Espainiako Txirrindulari Elkarteko arduradunarekin harremanetan jarri ondoren, batzordea, Dorletako Ama txirrindularien zaindari izateko “Aulki Santua”ren adierazpen kanonikoa lortzeko lanetan hasi zen.
Honetarako, hiru txirrindulari Erromara joan ziren bizikletaz, “Errituen Kongregazio Sakratuarendako” Donostiako Prelatuak goratutako otoitzak zeramatzaten.
Abuztuaren 8an, Juan XXIII Aita Santuak audientzia berezian hartu zituen txirrindulariak eta Espainiako Txirrindularien Elkartea eta Herrialdeetako Elkarteak ere han izan ziren.
1973an Estatutu Ofizialak onartu zituen Espainiako Elkarteak.
Dorletako Andre Mariaganako debozioak bizirik iraun du gaur arte. Ama Birjina, txirrindularien zaindari unibertsala da.
Debozio honi esker txirrindulari askok beraien maillotak eskaini diote Ama Birjinari esker onaren seinale. Santutegiaren barnean, eskainitako mailloten erakusketa bat dago ikusgai. Bertan txirrindularitzaren munduan profesional ospetsu izan diren askorenak biltzen dira.
Afizioari esker Txirrindulari batzordeak lanean jarraitzen du.