Gatz Museoa Leintz Gatzagako gunetik 250 metrora kokatuta dago, garai bateko Dorletako gazteluaren ondoan- gaur santutegia- ; gaztelua, herria eta bertako gatz produkzioa babesteko eraiki zen.

Mende askotan, ur gaziaren iturriaren inguruko jarduera izan zen Leintz Gatzagako bizigarria, herriaren sorrera sustatu baitzuen eta izena ere eman baitzion.

Herri honetako klima hotz eta hezearen ondorioz, gatzaren ustiapena ez zen eguzkiaren bidezko lurrinketa sistema erabiliz egin eta horixe da gatzaren ustiapenean lan egiten duten beste herri askotatik bereizten duena. Beste prozezu bat erabiltzen zuten eta egurrez elikatutako suaren bidez ura berotuz bereizten zuten gatza.

“Urre zuria” deitu izan dena estimu handiko ondasun ekonomikoa izan da, gizakien nahiz animalien elikadurarako funtsezko ezaugarriak baititu eta elikagaiak kontserbatzeko ere oso egokia baita. Gaur egun, zuzeneko nahiz zeharkako 14.000 aplikazio ditu.

Museoak gatzaren ustiapenaren bilakaera erakusten du, Burdin Arotik hasi eta 1927 arte, itsasoko gatzaren lehiakortasun handiaren ondorioz gatz ustiapena itxi zen arte, hain zuzen ere.

Bisitak Larunbat, Igande eta jaiegunetan 12:00tan euskaraz eta 13:00tan gazteleraz.

Beste edozein ordu edo eta egunetan bisita egin nahi izan ez gero aldez aurretik erreserba eginda 10tik gorako taldeentzat.

 

UDA:

Ekaina: larunbata eta igandea 12:00 (euskaraz) eta 13:00 (gazteleraz)

Uztaila eta abuztua: ostegunetik igandera eta jai egunetan 11:30 (euskaraz) eta 13:00 (gazteleraz)

Iraila: larunbata eta igandea 11:30 (euskaraz) eta 13:00 (gazteleraz)

Gainontzeko orduetan aurrez eskatuta.