Irailaren 6tik 10era Tomatearen Astearen 2023ko edizioa egingo da Aretxabaletan. Aurtengoa zazpigarrena edizioa izango da.
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea eta Aretxabaletako Udala dira bultzatzaileak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiren laguntzarekin.
Eskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker antolatzen den ekimen honen bidez turismo gastronomikoa bultzatu nahi da eta bertako produktuak ezagutarazi nahi dira, besteak beste.
Beste edizio batzuetan bezala, 2023koak bi ekitaldi nagusi izango ditu:
– TOMATEAREN AZOKA BEREZIA irailaren 10ean izango da, eta tokiko landa eremuan ekoitzitako produktuak saltzen dituzten hogei bat postu bilduko dira Durana kalean, gehienak eskualdekoak. 10: 00etatik 14: 00etara bitartean parte hartuko dute. Jendetza handia espero da egun honetarako.
– “Aretxabaleta” tomatearekin egindako PINTXOEN IBILBIDEA, herriko establezimendu batzuen pintxo oparoen eskaintzan oinarritua. Irailaren 6tik 10era bitartean hartu ahal izango da.
Aurten ere lehiaketak izango dira azokaren egunean, baina beste urteetan baino erakargarriagoak, ahal izanez gero. Alde batetik, EUSKAL HERRIKO BERTAKO TOMATEAREN LEHIAKETA, aurten LEHENENGO EDIZIOA izango duena, eta, bestetik, “TOMATE DEIGARRIENA” sarituko duen HERRI BOZKETA. Bion sari-banaketa Azoka egunean bertan egingo da.
10:00-14:00 AZOKA
10:00-14:00٠ANTZINAKO TOMATE BARIETATEEN – Debagoieneko tomateak /
– Debagoieneko tomateak
– Euskal Herriko tomateak
11:00٠HAZILANA: ATERA HAZIAK DENON ARTEAN, agroekologia arloko ikerle den Marc Badal-en eskutik
12:00٠ SUKALDARITZA TAILERRA: 3 tomate errezeta eta dastatzea, OSOA sukaldaritzako Anne Otegiren eskutik
13:00 Bozka popularraren eta Euskal Herriko Bertako Tomate Lehiaketaren SARI BANAKETA
Irailaren 6 eta 10 bitartean Aretxabaleta tomatea osagai izango duten pintxo goxoak eskainiko dituzte herriko taberna hauek:
ARETZ: Markole auzoa, 5. Tf: 943 77 34 20
GUREA TABERNA: Durana kalea, 32. Tf: 943 79 20 64
EXPREX: Santakrutz kalea, 16. Tf: 943 08 33 73
IOSU HARATEGIA: Mitarte kalea, 1. Tf: 943 77 03 08
TABERNA BERRI: Durana kalea, 26. Tf: 943 79 20 67
HIRUSTA: Ilargi plaza, 4. Tf: 943 22 90 63
Aretxabaleta tomate-hostopila eta Aretxabaleta tomate-salmorejodun antxoa eta ilar eta piperminezko ozpin-olioa