Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago.

Elgetako Memoria Historikoko Euskal Interpretazio Zentroa da ibilbide honen abiapuntua. Herrigunetik hasita, Asentzioko atsendengunera zuzenduko gara, gero, Intxortako atea monumentutik igarotzen da, “la belga” puntua eta, azkenik, Salbador ermita aurrean aurkituko dugu azken informazio panela.

Bisita gidatuak:
Hilabeteko lehen (euskaraz) eta azken igandean (elebiduna) aurrez izena emanda.

Iraupena: 3 ordu eta erdi inguru

Distantzia: 5 km.

(Gainontzeko egunetan aurrez eskatuta)

Informazioa lortzeko edota erreserba egiteko deitu: 943 79 64 63 telefonora.

Ibilbidearen infomazioa: www.elgetamemoria.com
Ibilbidearen gps bidezko tracka deskargatzeko: wikiloc
Intxortaren inguruko informazio gehiago: www.gipuzkoakomuseoak.com

Uztaileko bisita gidatu bereziak:

Ostiraletan 11:00etan eta 16:00etan. Larunbatetan 11:00etan.

Ordu eta erdiko bisita, Asentzioko aparkalekuan hasita.

Informazioa lortzeko edota erreserba egiteko deitu: 943 79 64 63 telefonora.