Debagoieneko herriak

Debagoiena ezinbestean kooperatibismoarekin lotzen den arren, artea, natura eta jai tradizioa uztartzen dira lurralde honetan.

Geldialdi bat egitera behartzen gaituzte zenbait monumentu ikusgarrik: esaterako, Arantzazuko Santutegiak; Onatiko eta Bergarako hirigune historiko monumentalek; Arrasateko, Elgetako eta Leintz-Gatzagako Erdi Aroko hiriguneek; edota Eskoriatzako Museoak. Horiek iraganeko sekretuak, monumentuen handitasuna eta inguruneko edertasuna eskaintzen dizkigute.

Natura gogoko dutenek auzoetan eta elizateetan barrena ibiltzeko aukera ugari izango dute, eskualdeko mendi ibilien sarearen bidez. Ibilbide sare honi esker, natur interes handiko eremuetara gertura gaitezke, esaterako Aizkorri-Aratz Parke Naturalean Aretxabaletako Urkulu Urtegi ingurura. Onatin, Arrikrutzeko kobak daude. Horrez gain, jai tradizio zabalean, nabarmentzekoak dira Antzuolako Mairuaren Alardea eta Onatiko Gorpuzti eguna.

Debagoienak bere xarmaz inguratuko zaituzte.