Gure eraikina, 2002. urtean eraberritua eta Oñati erdigunean kokatua, herriko barrenak nahiz bertako inguruak ezagutzeko leku egokian kokatuta dago. Banakako gelak eta gela bikoitzak ditugu, guztiek dute bainu gela propioa, Telebista eta WIFI sarea. Gosariak eskaintzen ditugu egunero eta egun osoz taberna-kafetegi zerbitzua irekita dugu. Horrez gain, hiru edo lau lagunek lo egiteko aukera ematen duten hainbat logela ere baditugu.
Etxetik kanpo lanean ari direnentzat edo bertako inguruak ezagutu nahi dituzten turistentzat ezin hobea.