Ezkutuko altxorrak abuztuan

ABUZTUAK 20 larunbata eta 21 igandean, Debagoieneko IGNAZIOTAR LURRALDEA: EZKUTUKO ALTXORRA 2022 egitarauaren baitako ondoko bi bisita eskainiko dira

  •  Oñati, San Migel Errota: Oñatiko kondeena zen XV.mendeko errota martxan jarri eta honen funtzionamenduaz informatuko da irina nola lortzen zen azalduaz. Errotek Oñatiko historian izandako garrantzia ere azalduko da.

Noiz: Abuztuak 20, 11:00etan, Oñatiko turismo bulegotik abiatuta

Hizkuntza: eskaeraren arabera

  • Bergara, lorategi historikoen herria: Lorategiak oso garrantzitsuak izan dira eta dira Bergaran. Gerriko berde batek inguratzen du herria, baina kasko historikoaren barne egituran ere zabalak dira berdeguneak; baita oso bereziak ere. Garai bateko baratzetatik, lorategi ikusgarriak eraiki ziren, batez ere, XIX. mendean. Horietako lorategi historiko batzuk bisitatuko ditugu

Noiz: abuztuak 21, 11:00etan, Laboratorium Museotik abiatuta

Hizkuntza: gaztelera

Bi bisita hauek dohainik dira.

Informazioa eta erreserbak

  • infoturismo@debagoiena.eus
  • 943796463 (Turismo Debagoiena)