Debagoieneko eskualdeak mota desberdinetako baliabideak ditu, hau da, baliabide historiko-artistikoak, kulturalak eta naturalak, sarritan ezezagunak direnak. Gure ingurua ezagutzeko ohitura falta eta Debagoieneko baliabideen inguruko kontzientzia falta nabarmenak dira.

Debagoienak dituen baliabideen inguruan kontzientziazio jarduerak hezkuntza sisteman eta gizarteko talde desberdinetan zabaltzea da egitarau honen helburua, Debagoiena ikasketa toki eta ezagutza-objektu bihurtuz. Era horretan, artea, historia, ingurugiroa, geografia, arkeologia eta natura bezalako ikasgaietako kontzeptuak zabaltzeko.

Eskaintza hau Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergoa eta Lanbide Heziketako taldeei zuzenduta dago talde bakoitzaren beharretara egokituz.

1.HELBURU OROKORRAK
Debagoiena ezagutaraztea eskualdeko zein beste herrietako biztanleei, beti ere sentsibilizatuz
ondare historiko-artistiko, natural eta kulturalaren inguruan.

2. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Eskaintzaren ezaugarriak:
• Bisita gidatuaren prezioa bisita bakoitzean zehaztuta dago.
• Garraioa eta bazkaria talde bakoitzaren ardura izango da. Aholkua eskainiko da.
• Bisita gidatuak egiteko, gutxienez, bisitaren eguna baino bi aste lehenago egin beharko da erreserba.
• Erreserba egitea ezinbestekoa da.

Eskaintza guztia HEMEN KLICKATU

ERRESERBAK EGITEKO:

Telefonoz: 943796463

Mailez: turismo@debagoiena.eus

Oharra; hainbat proposamen gehienbat garraio publikoarekin bideratu daitezke, bakarrik kasu batzutan autobus pribatua erabiliz.