w74

PREZIOA: museoaren tarifak

PUBLIKO OROKORRA

HIZKUNTZA: erreserba egiten duen lehengo pertsonak hizkuntza aukeratzen du

NON: Laboratorium museoa

PLAZA MUGATUAK

IZENA EMATEA BEHARREZKOA: telf. 943769003 e-mail: laboratorium@bergara.eus

Ostiralero egingo diren bisita gidatuetan, W74: Arrazoia, boterea eta etorkizuna erakusketa modu berezi batean ezagutzeko aukera izango duzu. Elhuyar anaiek 1783an Bergaran egindako aurkikuntzatik abiatuta, wolframaren historian barrena murgilduko gara: zientzia, industria, espioitza, teknologia eta etorkizuna uztartzen dituen bidaia batean. Espazio murgiltzaileek, ikus-entzunezko instalazioek eta kontakizun gidatuek erakusketa sakonago bizitzeko aukera emango dute, wolframak mundua nola aldatu duen ulertuz. Zatoz eta bizi zientzia beste modu batean!