Urtero bezala, Arantzazu Adiskideak elkarteak antolatua eta Arantzazuko Santutegiarekin, Arantzazulabekin, Oñatiko Udalarekin eta Maushaus estudioarekin elkarlanean, haurrei eskainitako arte-lantegi bateko bi saio egingo ditugu Arantzazun.
Aurtengo lantegiaren izen burua “Lucio bikaina!!!” izango da eta Lucio Muñozi eskainia izango da. Bera izan zen 1962an Arantzazuko Basilikaren erretaula zoragarria sortu zuena. Lantegi honetan, artista gazteek, erretaula ezagutzeaz gain, Lucio Muñozek erabili zituen teknikatan trebatzeko aukera izango dute, lehendabizi bakarkako lan bat eginez eta ondoren, guztiok elkarrekin, erretaularen erreplika bat sortuz.
Egunak: maiatzak 16 eta 30 (larunbatak)
Ordutegia: 10:30-13:30
Lekua: Gandiaga Topagunea - Arantzazu (Oñati)
Norentzat: 6-12 urte
Prezioa: 5 euro
Izen ematea: adiskideak@arantzazu.org / 688613840 (Leku mugatuak)
Anima zaitez!
2026-05-16
2026-05-30