Ekoturismoarekin konpromisoa du Gorosarri landetxeak

Pasa den urtarrilean, Euskadiko Ekoturismoaren VI. Foroa ospatu zen Gasteizen eta bere baitan Espainiako ekoturismo klubaren kide diren enpresei ziurtagiriak banatu zizkieten.

Debagoienean, enpresa bakarrak jaso zuen, Gorosarri landetxeak: www.gorosarrilandetxea.com

Gorosarrin urte asko daramatzate turismo jasangarrian oinarritzen den zerbitzua ematen, izan ere, orain dela lau urte inguru Europako Ekolabel ziurtagiria lortu zuten.

Lan bikaina! Zorionak eta jarraitu horrela!