Txokolatearen Interpretazio Zentroa Oñatiko Orbea Txokolategiaren egoitza zaharrean dago kokatuta. Bertan, Oñatik txokolatearekin izan duen eta oraindik duen lotura estua azaltzen zaigu.

Txokolateixian aurkituko ditugun pieza (ehogailuak, metateak…) eta dokumentuek XX. mendera eramango gaituzte. Izan ere, kakaoarekin eta txokolatearekin lotura duten kartel, iragarki, grabatu eta argazkiek lagunduta, denboraren makinan bidaiatu duela irudituko zaio mundu gozo honetara sartzen den bisitariari.

Uztaila eta iraila:

  • Astelehenetik larunbatera: 10:30-13:30
  • Igandean: 11:00-13:30
  • Astelehenetik ostegunera: 17:00- 20:00
  • Ostirala: 17:00-19:00

Abuztuan:

  • Astelehenetik igandera: 10:30-14:00
  • Astearte-osteguna: 18:00-19:15
  • Bisita gidatuak: 12:00/18:15

Gainontzeko orduetan eta egunetan aurrez eskatuta.

Talde bisitak arratsaldez urte osoan, aurrez 605 763 595 telefonora deituta.