Leintz Gatzagan gatzaren industria izan da, eta jarduera horrek hiribilduaren sorrera bultzatu zuen. Gatz ekoizpenak eman dio izena herriari eta Gatzagako armarrian hori adierazten da, bertan dorre bat eta bi dorla ( gatza lortzeko galdarak) agertzen dira.

Gatz iturria herritik 250 metrotara dago, Dorletako gaztelu zaharraren ondoan. Gaur egun birgaitu egin da eta bisitan joaten direnek, zurez egindako putzupada-gurpilaren erreprodukzioa ikus dezakete.