1950. urtean, Arantzazuko Frantziskotarrek Gomiztegi erosi zuten, Santutegitik 3 kilometrotara dagoen baserria, Aizkorri Parke Naturalean kokatua. Hasieran ganadu buru gutxi izan arren, ondoren, lur sail zati garrantzitsuak erabili dira ardientzat.

Duela 26 bat urte, ardiak jarri ziren baserrian eta artisau gaztandegi bikain bat egokitu zen. Ingurumenari dagozkion legediak errespetatuz eta artaldea ardurarekin kudeatuz, EAEko latxa artalde onenaren saria ere jaso izan du hainbat aldiz.

Artzain Eskola

Emaitza bezala, 1997. urtean eta Eusko Jaurlaritzaren babesean, Artzain Eskola sortu zen. Urtero, eta ITSASMENDIKOI-ren eskaintza formatiboaren barruan artzain berriak formatu eta trebatzeko Artzain Eskola ikastaroa antolatzen du, baita artzain profesionalentzako ikastaroak ere. ITSASMENDIKOI (IMK) da Euskal Autonomia Erkidegoko landa eta itsasertzeko eremuen prestakuntza, sustapen eta garapen integraleko zentroa .

 

Gomiztegi ezagutzeko hainbat bisita gidatu proposatzen dizkigute euskal artzaintza eta gaztaren ekoizpena ezagutzeko. (interesa izanez gero telefonoz egin behar da erreserba)

  1. Ibilbidea:

Euskal Baserria Gomiztegira bisita, bere jatorria eta funtzionamendua ezagutuz.

Iraupena: 60 minutu

  1. Ibilbidea:

Txakur erakustaldiarekin

Iraupena: 75 minutu

  1. Ibilbidea:

Txakur erakustaldia eta dastatze gastronomikoarekin (Oñatiko txakolinarekin)

Iraupena: 75 minutu

*Gutxieneko pertsona kopurua: 10 nagusi

Informazio gehiago, hemen.

 

Beste aukera batzuk...