Gandiaga Topagunea Arantzazun dago. Bertan ekitaldi ugari antolatzen dira, bai publikoak eta bai pribatuak.

Biltzarrak, bilerak, kongresuak, jardunaldiak, mintegiak eta askotariko ekitaldiak antolatzen dituzte non pertsonak eta proiektuak ondo kudeatzea den beraien helburu bakarra.

Gandiaga topaketa eta batzarretarako beste guneetatik desberdintzen da. Bertan bakean, estres eta zaratarik gabe,  lasaitasunez pentsatu daiteke eta lan egiteko aproposa da.

 

Gandiagak baliabide tekniko eta giza baliabide ugari jartzen ditu bezeroen esku ekitaldi oro arrakastatsua gerta dadin. Hona hemen erabilgarri dauden zerbitzuetako batzuk:

  • Megafonia, argiztapena eta ikus-entzunezkoak.
  • Eskuko ordenagailuak, Internet eta WiFi.
  • Proiektagailuak, pantailak eta bideo-grabazioa.
  • Itzulpena, laguntzaileak eta fotokopiak.
  • Segurtasuna, aseguruak eta antolaketa-lanetarako laguntza.
  • Loredenda, eszenografia eta altzari osagarriak.
  • Kontsumigarriak, jatetxea eta kafe-makina