Kurtzebarri mendiaren magalean, Aizkorri Aratz parke naturalean, Urkuluko Urtegiak gune natural paregabea osatzen du.

Aisialdirako eta naturaz gozatzeko gune ezin hobea da baina, era berean, kirola egiteko aproposa. 6,5 kilometroko bidegorri batek inguratzen du eta zati bat Urkuluko pasealeku irisgarria bezala egokituta dago.

Bestalde, azken urteotan, hegaztien atseden leku bihurtu da eta ibilbidean zehar hegaztiak behatzeko hainbat behatoki aurkituko ditugu.

Ingurua aztertzeko Uretsen bidea: SL-GI 37; Kurutzebarriko itzulia: PR-GI 3002 eta Oro – Larrino – Urkulu Urtegia – Aozaratza: PR-GI 97 ibilbide homologatuak daude.

Zer egin: Debagoienean (4)