Atxorrotzeko gailurra (736 m.) Eskoriatzako Bolibar elizatean kokatzen da, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean.

Natur aberastasun izugarria eta paisaia aniztasun handia dago bertan. Hau da, biodibertsitatearen ikuspuntutik eremua oso interesgarria da, bertako animalia eta landare babestuak asko direlako. Bere tontorrean gaur egun Santa Krutz ermita dago, garai batean Erdi Aroko gotorlekua zegoen tokian. Izan ere, paraje natural honetan benetan gailentzekoa dena hori da,  Atxorrotzeko Gazteluaren Gune Arkeologikoa, Eusko Jaurlaritzak 2012an monumentu izendatutakoa.

Gipuzkoako Mendi Federazioak Atxorrotx inguruak Eskoriatzatik:PR-GI 3001 eta Atxorrotx inguruak, Leintz – Gatzagatik: PR-GI 3001 ibilbideak homologatu ditu galtzeko arriskurik gabe gunea ezagutzera gerturatzeko oinez. Gutxi balitz, Atxorrotz Eskalada Gunea ere jasota dago.

Zer egin: Debagoienean (3)