• //

    EZAGUTU DEBAGOIENA bisita gidatuen egitaraua

    Aurten ere Debagoieneko Mankomunitateak, turismo arloko plangintzaren barnean, bisita gidatuak eskainiko dizkie ikastetxe eta mota ezberdinetako erakunde eta elkarteei. Bisita hauek, printzipioz, astelehenetik ostirala bitartean egingo dira. Hala ere, egitarauan agertzen dira zehaztasun guztiak. Informazio gehiago nahi izanez gero edo erreserba egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan ondorengo telefono zenbakian edo posta elektronikoaren bitartez: Tel.: 943796463//943718911 […]

    + Gehiago irakurri
  • //

    ARETXABALETAKO TOMATEAREN PINTXO IBILBIDEA

    Aretxabaletako tomatearen astearen barruan, hurrengo larunbatean, Irailak 22, Aretxabaletako tomatearen pintxo ibilbidea ospatuko da. Herriko hainbat tabernek, bertako tomatearekin egindako pintxoak eskainiko dituzte eta hauek dastatzeko aukera izango dugu. Hortaz aparte, beste hainbat ekintza burutuko dira Irailak 22an, kontsultatu EGITARAUA.

    + Gehiago irakurri
  • //

    ARETXABALETAKO TOMATEAREN ASTEA

    Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Sailak  Aretxabaletako  Udalarekin elkarlanean irailaren 17tik 22ra Aretxabaletako tomatearen inguruan hainbat jarduera antolatu ditu. Hona hemen egitaraua.

    + Gehiago irakurri
  • //

    EZKUTUKO ALTXORRAK IRAILEAN

    Hauek dira, EZKUTUKO ALTXORRAK programa barruan, Irailean, Debagoienean egingo diren bisita gidatuak: IRAILAK 8, 12:00ETAN: ELGETA ERDI AROKO BISITA ANTZEZTUA Elgetak 1335eko irailaren 13an jaso zuen herri-gutuna. San Roke kalea eszenatoki bihurtuta, herriko hainbat pertsonaien bitartez, garai hura irudikatuko da. IRAILAK 9, 12:00ETAN: ANTZUOLA, IZAN ZENA ETA ORAINA Irala Torre baserriaren nekazal jardueraren berri emango […]

    + Gehiago irakurri
  • //

    JATETXE ETA TABERNAK ABUZTUAN

    Urtero bezala, abuztuan Debagoieneko jatetxe eta tabernek izango duten ordutegia jakin dezazuen, dokumentu bat prestatu dugu. Kontsulta ezazu ordutegia: JATETXE ETA TABERNEN ORDUTEGIA ABUZTUAN  

    + Gehiago irakurri
  • //

    TOMATEAREN ERAKUSKETA POPULARRA 2018

    Hona hemen, Aretxabaleta Tomatearen astearen baitan antolatutako TOMATEEN ERAKUSKETA POPULARRAREN OINARRIAK.

    + Gehiago irakurri
  • //

    ORTUEN LEHIAKETA 2018

    Martxan jarri da dagoeneko ORTUEN LEHIAKETA 2018. Ortua mimoz zaintzen duen horietakoa bazara, hau da zure lehiaketa. Oinarriak kontsultatu eta anima zaitez parte hartzera!              

    + Gehiago irakurri
  • //

    EZKUTUKO ALTXORRAK. Abuztuko bisita gidatuak.

    Ezkutuko Altxorrak programa barruan, hauek dira abuztuan Debagoienean egingo diren bisita gidatuak: Abuztuak 11: Bergara Monumentala 12:00 Bergarako ondare erlijioso zabala ezagutu: Ariznoako San Pedro eta Santa Marina parrokiak. Abuztuak 12: Arrasate. Mendi-ibilia, Kurtzetxikira ibilaldia 09:00 7,8km-ko ibilbidea Bedoña auzora eta Kurtzetxikira. Ikusiko den landaretzan artadi kantauriarra nabarmentzen da.   Bisitetan parte hartu ahal izateko, […]

    + Gehiago irakurri
  • //

    INTXORTAKO IBILBIDE GIDATUA- UZTAILEKO BISITA GIDATUAK

    Elgetak berebiziko garrantzia izan zuen 1936ko gerran. Altxamendu militarren ostean, errepublikazaleek ez zuten ia antolatzeko aukerarik, eta ondorioz, erraz egin zuten bidea frankistek Gipuzkoa osoan zehar. Uztailean zehar, bisita bereziak antolatu dira ulertzeko Elgetako altuera, orografia eta mugako kokaleku klabeek izan zuten  eragina Mola jeneralaren planak zapuzteko. Ostiraletan 11:00etan eta 16:00etan Larunbatetan 11:00etan Non: Asentzioko […]

    + Gehiago irakurri
  • //

    PUNTAIK PUNTA BADATOR! GOGORATU IZENA EMATEAZ!

    Badator PUNTAIK PUNTA! Dagoeneko ostiral honetan hasiko da Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia. Ibilbide eta tailer ugari antolatu ditugu eta parte hartzera animatzen zaituztegu. Eman begirada bat ibilaldi guztiei hemen. Interesa izanez gero, ez ahaztu! Ezinbestekoa da aurrez izena ematea. puntaikpunta@debagoiena.eus  943 79 64 63// 943 71 89 11  

    + Gehiago irakurri