GR 289 HARTZAREN URRATSA EZAGUTZEN

//
Antzuola

Debagoiendar talde batek GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbidea berria ezagutzeko, 5 etapak ibili ditu. Debagoeieneko Mankomunitateak Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan antolatutako irteeretan parte hartuz, apirilaren 22an hasita, aurreko larunbatean, maiatzaren 13an, egin zuten azken etapa.

Menditxik eta Sigi-Sagan izan dituzte gidari lanetan, euripean zein eguzkipean, ibilbideak dituen ia 100 kilometroak betetzeko.

GR 289 HARTZAREN URRATSA jarraituz Debagoieneko baliabide natural paregabeez gozatzeaz gain, baliabide turistikoak ezagutzeko aukera ematen du.

Puntaik Punta 2023 jaialdiaren testuinguruan sortutako ibilbidea natura ardatz hartuta Debagoieneko gune turistiko esanguratsuenak lotzen ditu: Oñatiko gune historikoa, Antzuola eta Bergara lotzen dituen trenbide zaharra, Laboratorium Museoa, Elgeta Memoriako Gerrako lubaki eta babestoki, Arrasateko Udala auzoa eta herria, Urkuluko Urtegia, Atxorrotx, Vasco-Navarro bide berdea, Gatz Museoa, Oñatiko Araotz auzoa, Arantzazuko Santutegia. Gainera, GR 289 HARTZAREN URRATSA ibilbideak Debagoieneko ibilbide sarea saretzen duen ibilbidea ere bada, gaur egun homologatuta dauden PR eta SL ibilbideak erabiliz sortu baita.

Natura, ondarea eta gure historia ezagutzeko, iragana eta oraina elkartuz gure arbasoek egin zuten bezala, oinez, ezagutu Debagoiena.

Dagoeneko hasi gara jasotzen beraien inpresioa eta ibilbidea hobetzeko iradokizunak.

Eskerrik asko Iñigo eta Eñaut argazkiengatik.