Ezkutuko altxorrak ekainean

Aurtengo kultur turismoaren eskaintza abian da berriro Debagoienan. Ekaina eta abendua bitartean bisita gidatuak eskainiko dira XVI. mendea eta Loiolako San Ignazio ardatz moduan hartzen dituen Ezkutuko Altxorrak (Ignaziotar Lurraldea) programaren eskutik.

Ekaineko hirugarren asteburuan, 18-19an aurreneko bisitak izango ditugu eta haietan honako bitxikeri hauek ikusi ahal izango ditugu: Oñatiko Corpus eguna, Bergarako lorategi historikoak eta Arrasateko mehatzarien kofradia.

  • Oñatiko Corpusa (Ekainak 19an, 09:45etan Turismo bulegotik abiatuta)
  • Bergara , Lorategi historikoen herria (Ekainak 18, 11:00etan, Laboratoriumetik abiatuta)
  • Arrasate, San Valerio, benakeruen kofradia (Ekainak 18an, 09.45, 10:30etan herriko plazatik abiatuta edo ermitan bertan)

Izen-emateko epea zabalik dago jada .

Tef: 943796463

infoturismo@debagoiena.eus

Gogoratu! ekainaren 17, ostirala, eguerdiko 12:00ak bitarte jasoko dira eskaerak