Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak: Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24an, goizeko 9:00tan, amaituko da.

Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

Xedea

Euskal turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak babesteko eta haiei euskarri ekonomiko zuzena emateko oinarriak ezartzea, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.

Eskabide bat aurkeztuko da enpresa bakoitzeko; nolanahi ere, enpresa batek hainbat lantoki izan ditzake laguntza hauek eskatzeko, eta bakoitzak bere eskaera aurkeztu beharko du.

Bitartekaritzako turismo-enpresek eskabide bakarra egingo dute enpresa osatzen duten lantoki, sukurtsal eta salmenta-puntu guztietarako.

Eskatzaileak EAEn dituen lantoki bakoitzarentzat izango dira aipaturiko laguntzak, bitartekaritza-enpresen kasuan izan ezik, zerbitzu turistikoen eskaintza arrunta badute irekita eta enplegatuak izanez gero haietan lanean. Lantoki bakoitzari atxikitako langile kopurua elementu erabakigarria izango da eman beharreko laguntza zenbatesterakoan.

I. eranskinean (Turismo aktibotzat hartzen diren jarduerak) adierazitako jardueren kasuan, baldin eta egiaztatzen bada ez dituztela establezimendu edo lantoki horiek, eskakizun horren ordez langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango da, eta, hala, eutsi egingo zaio laguntzak kalkulatzeko modu orokorrari.

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.- Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa: erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, inprimakia bete beharko du, helbide honetan ezarritako ereduaren arabera: https://www.euskadi.eus/altaterceros /

2. – Agiriak ez aurkezteko eskubidea: zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beteta dituela egiaztatzen duen agiria:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz horren aurka agertu ezean, jakinarazten dizugu Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak, bere eskumenak baliatuz, honako dokumentu hauek eskatuko dituela bitarteko elektronikoen bidez:

1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.

2. Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafeetako datuak.

3. Lan-bizitzari buruzko kontsulta.

4. Identifikazio fiskaleko agiria, pertsona juridikoa izanez gero.

5. Nortasun-datuak egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia – DGP), pertsona fisikoen kasuan.

Aurka egonez gero, eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu dokumentuak.