Euskadiko Turismo Kode Etikoaren Ziurtagiria: Debagoienean 18!!

Euskadiko Turismoaren Kode Etikoak helburutzat dauka funtsezko printzipio batzuk ezartzea Euskadiko eragile turistiko guztiek erantzukizuna eta jasangarritasuna integratu ditzaten beren eguneroko jardunean, abiapuntutzat errespetua eta ulermena hartuz.

Debagoieneko 18 enpresek 2020. urtean Euskadiko Turismo Kode Etikoarekin hartu zuten parte eta konpromisoaren egiaztagiria jaso dute: Arrasate Hotela, Debagoieneko Turismo eta Informazio Zentroa (Arantzazun kokatua), Arrikrutz- Oñatiko Kobak, Menditxik, Gatz Museoa, Leintz Gatzagako turismo bulegoa, Santa Ana Hotela, IZAL, Goiko Benta Ostatua, Arantzazuko Parketxea, Urkulu Landetxea, Oñatiko turismo bulegoa, Hilarion jatetxea, Ibarre nekazalturismoa, Arregi nekazalaturimoa, Uxarte Pentsioa, Ormazabal Hotela eta Errastiko jatetxea (egun itxita).

Kode hau prestatzean kontuan hartu dira arlo horretako nazioarteko estandarrak, besteak beste, Turismoaren Mundu Erakundearen (TME) Munduko Kode Etikoa, eta baita ere eragile turistiko desberdinen bidez bildutako informazioa.

Horrekin guztiarekin, Euskadiko Turismoaren Kode Etikoa diseinatu eta prestatu da. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2018ko otsailean onartu zituen Euskal Turismoaren Estrategia 2030 eta Gida Plana eta 2017-2020 Marketin Plana. Bi dokumentu horiek gidatuko dute Eusko Jaurlaritzaren turismopolitika eta, ondorioz, baita ere Basquetour Turismoaren Euskal Agentzia-Agencia Vasca de Turismo S.A.-rena (aurrerantzean Basquetour), zeina Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren menpeko sozietate publikoa baita.