Euskadi turismo bonoak
“Euskadi Turismo Bonoa” turismoaren helburua da sektora aktibatzea kontsumoaren sustapenaren bitartez. Euskadiko mikroenpresetara, eta enpresa txiki eta ertainetara dago zuzendua, turismoarekin eta ostalaritzarekin lotutakoetara, besteren artean:
- Alojamenduko establezimenduak.
- Gida turistikoak.
- Zerbitzu turistikoak antolatu eta bitartekaritza-lana egiten duten enpresa turistikoak.
- Jatetxeak eta ostalaritzako establezimenduak.
- Naturako kirol-jardueretako enpresak, besteak beste, turismo aktiboa eta abenturakoa.
- Garraio turistikoko enpresak.
- Ondare kulturala, gastronomikoa eta naturala ezagutzera ematen dituzten enpresak.
- Aisiako zentroak.
Establezimendu eta enpresa guztiak, merkataritzaren, turismoaren eta ostalaritzaren sektoreetakoak, atxiki ahal izango dira programara azaroak 30 arte, plataforma baten bidez:
Turismoan eta ostalaritzan “Euskadi Turismo Bonuak” 3 modalitate daude:
-Lehenengo eta bigarren modalitateak saltokietara, ostalaritzako eta jatetxeetako enpresetara eta interes turistikoko jardueretara daude zuzenduta, eta 5 edo 10 euroko deskontuak dira, hurrenez hurren, 20 edo 40 euroko gutxieneko erosketetarako.
-Hirugarren modalitatean 20 eurokoa izango da deskontua, gutxienez 60 euroko erosketetarako alojamendu turistikoetako establezimenduetan.
Gehienez 2 bonu eskuratu ahal izango dira establezimendu bakoitzeko, eta 40 euroko guztizko deskontua egingo da gehienez pertsonako. Bonoak trukatzeko epea 2021eko maiatzaren 31 arte izango da eta ondorengo plataforman eskuratu daitezke: