DIRULAGUNTZAK: Euskal turismoari eusteko Plana 2021.

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euro bideratuko ditu zuzeneko laguntzetara eta sustapen-ekintzetara.

Euskal turismoari eusteko Plana 2021

Boletineko argitalpena hemen duzue: Dirulaguntzak boletinean

Euskal turismoari eusteko planak 21 milioi euroko zuzkidura du, eta 3 ardatz ditu:

  • Lehen ardatzak ezohiko baliabideetatik lortutako zuzeneko laguntzak bilduko ditu (kasu honetan, 17,7 milioi euro).
  • Bigarren ardatzak turismo-sektorearen sustapena eta dinamizazioa izango ditu oinarri, sektoreak eskatzen duenari jarraikiz, eta Sailaren aurrekontuko 3 milioi euroko zuzkidura izango du.
  • Hirugarren ardatza osagarria izango da, eta ikuskapen-lana sektoreak gehien eskatzen dituen jardunbide irregularretara birbideratzeko zeregina du oinarri. 

Lehen ardatza Euskal Turismoaren Sektoreari Eusteko 2021eko Laguntza Programari lotuta dago. Programa horrek erakundeek hartutako neurri ekonomikoak osatzen ditu, eta bateragarria da neurri horiekin guztiekin. Laguntza horiek euskal turismoaren sektore osoari, norberaren konturako langileei edo langile autonomoei, mikroenpresei eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.

  • Turismo-ostatuko establezimenduak.
  • Turismo-arloko bitartekaritza-enpresak, hau da, bidaia-agentziak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Eta turismo-gidariak.

Euskal turismo-sektorearen enpresa-egitura kontuan hartuta, laguntza horiek kuantifikatzeko 4 tarte ezarri dira, langile autonomoen zein besteren konturako langileen kopuruaren arabera.

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 6.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 9.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 15.000 euro

Turismo-arloko bitartekaritza-enpresa edo bidaia-agentziatzat hartzen diren erakundeen kasuan, tarteen zenbatekoak handiagoak dira:

  • 1-3 langile dituzten establezimenduak: 10.000 euro
  • 4-9 langile dituzten establezimenduak: 12.000 euro
  • 10-49 langile dituzten establezimenduak: 15.000 euro
  • 49 langile baino gehiago dituzten establezimenduak: 20.000 euro