• Esne litro 1
  • kanela rama erdi bat
  • limoi eta naranja azal puxketa bana
  • 125gr. azukrea
  • 100 gr. arto irina edo maizena
  • 5 arrautza oso.

Irina, arrautza eta olioa rebozatzeko. Kanela eta azukrea bukaeran botatzeko.

Alde batetik esne litroaren 3/4 , kanela rama erdia eta limoi eta naranja azalak sutan jarrito ditugu poliki poliki esnea egosi ahala osagai denen gustoa hartu dezan.

Bestalde, sobratu zaigun esnea, arto irina edo maizena, arrautzak eta azukrea bol edo sopero antzeko batean nahastuko ditugu. Nahasketa honi aurrez egosten izan dugun esnea gehituko diogu iragazi batetik pasata. Guztia ondo nahastuko dugu eta bereala sutan jarriko dugu eten gabe egurrezko goilara batekin mugituz irakin puntua lortu arte. Guztiak irakin duenean bandeja edo ontzi egoki batean zabalduko dugu koilararen laguntzarekin. Ontzi ahalik eta karratuena eta altura pixka bat duena izatea gomendatzen da, nahasketa alde guztietatik berdin gelditu dadin. Hotzitu arte itxarongo dugu.

Hotza dagoenean gustuko neurrian moztuko ditugu, eta adibidez arrain frijitua egiten dugun bezalaxe irin eta arrautzetan pasatu eta oliotan frijituko dugu. Oliotatik ateratzeko ontzi batean azpian sukaldeko papera jartzea gomendatzen da ahalik eta olio gutxien izan dezan. Bukatzeko eta zerbitzatu edo jateko orduan kanela eta azukre hautsa botako diogu gainetik.