• 600g orein solomo freskoa (puska osoa)
  • 2 laranjen ura
  • Edalontzikada bat ur
  • 2 koilarakada Laranja-Limoi mermelada
  • Tipula
  • Oliba olioa
  • Baratxuria
  • Gatza

Gorritu solomoa presio-lapikoan olio pixka batekin. Gorde gerorako.
Jaitsi sua, eta olio horretan bertan, jarri tipula eta baratxuriak sueztitzen. Gorritutakoan, gehitu solomoa laranja zukua, ura eta laranja-limoi mermeladarekin. Itxi estalkia eta utzi sutan presioa hartu arte.
Gero itzali eta utzi berotan egiten 10 minutu. Jarraian, ireki eltzea, atera solomoa eta gorde gerorako. Utzi saltsa lurruntzen. Moztu solomo puska xerratan eta bota saltsa
gainetik.
* Orein solomoaren ordez txerriarena edo beste haragiren bat erabili daiteke.
* Plater ezin hobea aldez aurretik prestatzeko eta egiten erreza.
* Barazkiak edo entsalada gehituta, egokia lehen plater gisa