Oñati interes historiko eta monumental handiko 15 auzotan banatuta dago, hala ere, hauen guztien artean 2 elizate edo nekazal auzune besterik ez daude. Baserri giroan murgiltzeko 2 elizate hauek bisitatzea biziki gomendatzen dugu.

Arantzazuko bidean goazela, Araotzeko elizatera eramango gaituen bidegrutuzearekin topo egingo dugu. Auzo hau hirigunetik aldenduta egotean gaizkileen babes toki izatea ahalbideratu zuen. Batez ere, Oñatiko kondearen menpe egon zen bitartean. Auzo honen beste bitxikeri bat Agerreko auzunean aurkituko dugu, Lope de Agirre, Amazonako konkistatzaile ezagunaren jaiotetxea aurkitzen baita bertan.

Araotzeko San Migel eliza gune garai baten kokatuta dago. XVI. mendeko eraikuntza honetan aurreko eraikuntza gotikoaren aztarnak eta gurutze ganga imitatzen duen zurezko sabai interesgarria dago. Aldare nagusiko erretaula barrokoa Domingo Zumalde eskulturgile araotztarrarena da eta XVI. eta XVII. mende bitartean egindako irudiekin apainduta dago.

Oso gertu, Urruxulako elizatea dago. Hala ere, bertaraino heltzeko, Torreauzo auzotik ateratzen den bidetik joan behar gara . Gune hau parrokia, eliza, abadetxe, eskola eta hilerri batekin osatzen da. Urruxolako Andre Mariaren eliza XVI. mende hasierakoa izan arren, gaur egun ikusten dugun eraikuntza XVII. mendekoa da, barroko klasikoaren adierazle garbia. Hemengo sabaiaren estruktura, Araotzen moduan, egurrezkoa da eta gurutze gangak imitatzen ditu.