Gozotegi honetan Bergarako tostoiak eta errellenoak, askotariko pastak eta pastelak egiten dituzte.

1916. urtean Francisco Mujikak sortutako etxea da, Bilbon Otxoa Gozotegian ikasi ondoren. Bere seme Roman Mujikak jarraitu zuen eta gaur egun, honen semea den Xabierrek. Beraz, familiaren hirugarren belaunaldiak jarraitzen du Bergarako tradizioko artisau-gozoak ekoizten eta saltzen. Garai batzuetan, argizaria eta txokolatea ekoizten zuten.