LABORATORIUM Museoa: “Gizarte Museo” bat da. Ondarea bildu, zaindu, ikertu eta ezagutzera ematen du, gizartearen gozamenerako. Egoitzan eta lurraldean lan egiten du. Garapen eragile izatea du helburu, jasangarritasuna eta berrikuntza oinarri izanik.

Erakusketa geletan Bergarako Erret Mintegiak utzitako bilduma zientifikoak erakusten dira: XVIII. eta XIX. mende bitartekoak. Era berean, fisika, kimika, geologia, giza anatomia eta zoologia arlokoak ulertzeko ikusentzunezko eta interaktiboak daude.

Erakusketa Errekalde jauregian kokatzen da eta bere ordutegia hau da:

Uztailaren 1etik irailaren 15era

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
  • Igandeetan: 10:00-13:00

Irailaren 16tik ekainaren 30era

  • Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00;
    ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00;

    Igandetan: 10:00-13:00.