Abiapuntua eta amaiera: Arantzazuko Santutegia. Pasealeku honek Arantzazuko Santutegia eta frantziskotarrena den Gomiztegi baserria, Artzain Eskolaren egoitza, elkartzen dituen bidea jarraitzen du. 1.200 metroko pasealekua da, irisgarritasun unibertsalekoa, adin guztietako eta edonolako murriztasun funtzionala duten pertsonendako egokia.

  1. Kurtzipizioa: Arantzazuko aparkalekutik abiatuta Gandiaga Topaguneko goialderantz zuzenduko gara. Ermitaren ondoan dagoen informazio-panelak seinalatzen du bere hasiera. Galtzeko arriskurik ez dago, ia bide osoa egurrez egindako hesiaz babestua baitago.
  2. Peñakulo baserria: Harkaitzari lotuta, 1860. urtean eraiki zen baserri hau. Egun artegia da.
  3. Arantzazu auzoko behatokia: Paisaiaz disfrutatzeko eta atsedena hartzeko prestatu den lehenengo gunea da bera. Aurrez aurre Urkila eta Elgea mendizerrak, euren tontorrak haize-errotaz jantziak.
  4. Basoa: Metro gutxi batzuk aurrerago paisaia irekia utzi eta baso barrenean sartuko gara. Bide ertzean dauden pagamotzak garai bateko ikazkinek utzitako aztarnen lekukoak dira.