Elgeta bisitatzerakoan erraz atzeman daiteke bere alde zaharreko plantaren erregulartasuna, izan ere, Erdi Aroan egiten ziren planta soil eta erregularren eredua jarraitzen du.

Hasiera baten herrigunea beste gune txiki baten kokatzen zen arren, Elgetako Erdi Aroko hiribildua  1335. urtean Maiako zelaietan sortu zen. Bere kokapena, toki garai batean, eta Bizkaiko mugaren hurbiltasunak funtsezkoak izan ziren bere sorreran.

Erdi Aroko planta 2 kaleen bitartez egituratzen da: luzerako Kale nagusia, San Roke kalea, eta mozten duen kale txikiagoa. Bertan, hiribilduko sarrera bezala erabiltzen zen ate baten aztarna ikusteko aukera dago oraindik.